Zortzigarren Hitzaldia (2017 urriak 24)

Errepublikanismoa Gipuzkoan II. Errepublika aurretik

Unai Belaustegui

Unai Belaustegi (1983) Historia Garaikidean doktorea da. 2014an errepublikanismoari buruzko tesia defendatu zuen, Amerikar Estatu Batuetan eginiko egonaldiaren ostean. Tesiko lehendabiziko emaitzak 2015ean liburu baten bidez kaleratu zituen Belaustegik: Errepublikanismoa Gipuzkoa, 1868-1923 (UPV/EHU). Horretaz gain, beste hainbat publikazio ditu aldizkari zientifikoetan eta bigarren liburua kaleratu du Antton Olariaga ilustratzailearekin batera (2016). Egun, UPV/EHU-ko irakaslea da Historia Garaikidea Departamentuan.

Errepublikanismo antolatua 1868 amaieran plazaratu zen lehendabiziko aldiz eta demokraziaren aldarrikapena izan zen euren ezaugarri nagusienetariko bat. Demokraziaren aldarrikapenaz gain, monarkiaren aurkakotasunagatik, estatu laikoaren eta modernitatearen defentsagatik nabarmendu ziren errepublikanoak orokorrean. Euskaldunei eta gipuzkoarrei dagokienean, ezaugarri hauez gain, euskal probintzien autonomia ere sarri agertu zen euren mitin, hitzaldi eta kroniketan eta orokorrean, foruekin lotutako autonomia izan zen. II. Errepublika eta errepublikanismoa bera ongi ulertzeko, ezinbestekoa da 1931 aurreko kultura politiko hau eta bere ingurukoekin izan zituen harremanak ondo ulertzea.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s